XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Postrea besterik ez zitzaien falta.
Hartu ogi oso bat eta behatzak sartu zizkioten behin eta berriz, zuloz beterik utzi arte; gero, ontzi bat urez bete zuten eta azukre eta ezti-ugari nahastu zioten; lastotxo batzuk hartu eta ezti-ura xurgatzen zuten, eta ondoren ogiaren zuloetan isurtzen, ondo bustirik utzi zuten arte.
Ondoren, Pello Zepellok kras-kras egiten duen zerbait eskatu zuen, eta Ernekok
Plater batean dozenerdi bat arrautza txirtxilatu zituzten, eta gorringo kraskatsuaz estali zuten ogi bustia. Azken platera prest zegoen.
- Orain, lepo beteko gaituk!
-Jateko gogorik ez zaukat batere -erantzun zion Beldurnek, diximulatuz.